Pasa den ostiralean, gaueko 22ak inguru, nola erreakzionatu zuten hedabideek? Nola jorratu dituzte Pariseko gertakariak? Jabi Zabalak galdera horiei erantzun die gaurkoan, Euskal Herrian, Espainiako TDTan eta nazioarteko kateetan egin zuten jarraipena -eta jarraipen eza– aztertu ditu. Horrekin batera Pariseko eta Beiruteko sarraskien trataeran erabilitako “standard bikoitzak” eta Shock doktrinaren etorrera ere komentatu ditu.
HIZPIDEA: Pariseko gertakarien ostiraleko hedabideen jarraipena aztertzen Jabi Zabalarekin

