Lehen orduan, Bob Dylan izan da ardatza, eta berak 1965 eta 66an grabatutako kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Pogues, Led Zeppelin, Igelaren banda eta Estankonaren kantak entzun ditugu.
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinaren atal honetan. Egunotan, euskararen egunaren harira, ipuin bati amaiera jartzen ari dira ikasleak, ipuinak euskaltegiko alegiazko ikasle bat eta euskara izeneko andrea ditu protagonista. Euskararen egunerako egitarau zabala prestatu dutela kontatu digu Mikelek. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solasastemikeletxebarria.mp3