Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]
rock
Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211203_hipnosia_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura […]
DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]
Ian Dury zenaren kantu bat izan da gure gaurko urrezko abestia, Sex, Drugs, and Rock’n’roll. Dury Punk eta New Wave garaiko artista berezia izan zen. Rock baita mucis hall iturrietatik edaten zuen eta. Beste kantu batzuek ere, bere The Blockheads taldearekin egindakoak, entzun ditugu: Sweet Gene Vincent, Wake up and […]
Guns N’ Roses taldearen Sweet Child O’ Mine kantaren bertsioak entzun ditugu gaurkoan. AEBetako Los Angeles hirian 1985ean sortutako taldeak Axl Rose du abeslari eta aitzindari, eta Slash gitarra jolea da bigarren aurpegi ezagunena taldean. Sweet Child O’ Mine kantuaren sorrera ezagutu eta estilo anitzetan egindako bertsioak entzun ditugu. Gaurko […]
Gaurkoan Soinugela berezia izan da. Mario Oyarbide, Directos al Rock ‘n’ Roll liburuaren egilea izan dugu bidelagun eta saioaren ardatz. Hasteko, aukeratutako urrezko kantua, Alice Cooper-en School’s Out izan da. Ondoren etorri dira Red Hot Chili Peppers, Motley Crue, Cheap Trick, Lou Reed, Michel Monroe, Iggy Pop & the Stooges, […]
Indarberrituta eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriko lehen saioari. Jada ohiko dugun bezala, urrezko kantu batekin eman diogu hasiera Soinugelari, Rolling Stones-en “Jumping Jack Flash” kantuarekin hain zuzen ere. Ondoren honakoak etorri dira: Kiko Veneno zuzenean, Bobby Womack, Anari, Christy Moore, Lila Downs, Carlos Nuñez, Joseba B.Lenoir, Eskean Kristo, Grateful […]
Urrezko kanta; Elvis Costelloren “Ship building” izan da baina Robert Wyatten bertsioan. Gaurkoan, berriki hil diren Guy Clark, Texaseko “songwriterraren” eta Dave Swarbrick bibolinjolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu saioaren parte handi batean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160714_soinugela_guy_clark.mp3 Deskargatu hemen
Azkenaldian ohikoa dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. 1980an, Mikel Laboari, Lau-Bost diskoan entzun genion “Langile baten galderak liburu baten aurrean” kantuarekin ain zuzen ere. Neil Youngen azken bildumaren lagintxo bat entzuteko parada ere izan dugu. Gero, Mavis Staples, Love, Rickie Lee Jones, Luther Dickinson, Tom Waits, […]