EAEko Defentsarako Zerbitzuak ezarri nahi dien isunaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dute Hiru sindikatuko kideek, Estitxu Ugarte sindikatuko bozeramaileak esan digunez. Isuna 500.000 eta hamar miloi euro bitarteakoa izan daiteke, iaz, erregaien prezioa zela kausa Hiru sindikatuak garraioaren truke ordain duina eskatu zuelako. Egun, sindikatuko hiru kide gose greban daude, hainbat elkarretaratze eta mobilizazio burutu berri dituzte eta alderdi politikoei galdetu die egoeraz. Hiruk EAEko sindikatu guztien elkartasuna jaso du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.