Fermin Etxegoien, urpekariekin eta gogoetan murgilduta #50DA

Gogoetaren plazatik atera berritan egon gara Fermin Etxegoien idazlearekin. Euskal kulturaren ikusgarritasunaz-ikusezintasunaz jardun du bertan, Eider Rodriguez eta Koldo Almandozekin solasean. Bertan plazaratutako ideiez aritu gara hasieran, ondoren bere liburu berriari heltzeko. Gazte literaturako nobela dugu bere hirugarrena, Autokarabana eta Zinegotzia argitaratu ostean. Urpekariak  du izena Erein argitaletxearekin argitaratu duen hau, eta aita-semeen arteko harremanak daude oporraldi baten kontakizunaren gibelean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: "Argiatik Euskaldunon Egunkarira" (Argia, 2486. zenbakia)

ig. Abe 6 , 2015
“Argiatik Euskaldunon Egunkarira: euskarazko egunkaria aldarrikatzeagatik egitera” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, asteon 25 urte beteko baitira Euskaldunon Egunkariaren lehenengo zenbakia kaleratu zenetik, eta ARGIAn sorburua izan zuela gogoratu dute. Gai horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea gaur, gero beste batzuk jorratzeko: Sakonean Pascal Gaigne, eta Bizilagunak ezagutzea lehen […]

Honekin lotuak