Gaur arratsaldean Plaza hutsa ekimenak hezkuntzan inguruko gogoeta eta begirada ekarri nahi du Bilbora. Durangon abiatu zuten hezkuntzaren inguruko gogoeta. Gogoeta prozesu publikoa izaten ari da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berritzea helburu duena. Eztabaida ireki eta elkargunea izan nahi duen eztabaida da. Hezkuntza eredua, segregazioa edo inposatutako legeen inguruan hausnartzeko. […]

Gogoetaren plazatik atera berritan egon gara Fermin Etxegoien idazlearekin. Euskal kulturaren ikusgarritasunaz-ikusezintasunaz jardun du bertan, Eider Rodriguez eta Koldo Almandozekin solasean. Bertan plazaratutako ideiez aritu gara hasieran, ondoren bere liburu berriari heltzeko. Gazte literaturako nobela dugu bere hirugarrena, Autokarabana eta Zinegotzia argitaratu ostean. Urpekariak  du izena Erein argitaletxearekin argitaratu duen hau, […]

Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea. Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen […]