IBAIZABAL: Hassanna Aalia ekintzaile sahararrari asilo eskubidea aitortu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

Atzo CEAR Euskadi elkarteko kidekin batera eman zuen albistea auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Pozik agertu dira eta Eskerrak eman dizkie familiari, CEAR Euskadiri eta babesa agertu dioten eragile sozial, sindikal eta politikoei. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko kideak eman dizkigu albistearen nondik norakoak.17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan Hassana Aalia 2011ko urrian heldu zen Euskal Herrira, hiru hilabete pasatzera, eta oraindik ez da etxera itzuli. Ikastera etorri zen Mendebaldeko Saharatik, baina egonaldia amaitu gabe zela, Marokoko  auzitegi militar batek bizi osorako kartzela zigorra ezarri ziola jakin zuen. Gdeim Izikeko kanpalekuko bake protestan parte hartu zuela eta, polizia marokoarrei eraso egitea egotzi zioten. Torturak ez ezik, defentsarako eskubidea ere urratu zaiola salatu dute giza eskubideen elkarteek. Bidea luzea izan da, ala ere aipatu digu,  Espainiako Gobernuak 30 eguneko epea daukala helegitea aurkezteko. Dena den, itxaropena dute halakorik ez gertatzeko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bizkaiko Bertsolari Txapelketak udagoieneko faseari ekingo dio

og. Urr 6 , 2016
Urriaren 15en Mungian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Udaberriko fasea jokatu ostean, aurrera jarraituko du txapelketak udagoienean. Urriaren 15ean eta saioz saio abenduaren 17an jokatuko den finalera helduko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Beñat Vidal eta Jone Narbaizaren eskutik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161006_bizkaiko_bertsolari_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak