IBAIZABAL: Sexu esplotaziorako emakumeen trata

1

mujeresHorren aurka da Bilbon egunotan Munduko Medikuak erakundea burutzen ari den kanpaina. Zaharra da gaia nahiz eta azken urteetan emakume gehienak etorkinak izan. Sentsibilizazio kanpaina honetan erakusketa bat, dokumentalak, filmak eta eztabaidak izango dira nagusi, Jagoba Zallo Munduko Medikuak erakundeko Zuzendaritzako kideak esan digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko kliikatu HEMEN.

One thought on “IBAIZABAL: Sexu esplotaziorako emakumeen trata

  1. Oso gai zabala iruditzen zait, beraz, laburpen bat egiten saiatuko naiz. Izan ere, iritziak prostituzioari dagokionez ikuspuntutik arabera izango dira.
    “Mundurik bizibide zaharrena” esan ohi da prostituzioa eta egia esateko Biblian bertan azaltzen da, hortaz….
    Neska-mutilak suhiltzaile, irakasle, sendagile eta abar bihurtzen dira oro har, beraz, prostituta izatea zaletasuna edo behartasuna da, galdera da hau: zerk bulzatzen du emakume bat prostituzioetara?
    Prostituta mota asko daude. Hasieran aipatu dudan bezala gaia zabala da. Etorkinen artean, esaterako, emakume askok prostituzioan dihardute Espainara ekarri dutenarekin zorrak kitatzeko edo beharbada beste lanik ez duelako aurkitzen….Ondo ikusita, azken urteotan eskaintza asko gehitu da: hemengoaz gain, latindarrak, errumaniarrak, afrikarrak eta abar ikus ditzakegun kaleetan.
    Prostituta gehienek kalean lan egiten dute. Hiri guztietan badago gune berezi bat, pixka bat baztertuta edo hiriaren kanpoaldean eta han daude kalean gora eta behera bezeroen zain. Nahiz eta izan, arraroa da prostituta bere kabuz lan egitea. Gehienak txulo edo makarroi baten babespean daude eta babesa honen truke irabazien ehuneko bat ematen diote.
    Beste askok putexeetan lan egiten dute komisio baten truke. Alde batetik bezeroak zenbat eta gehiago edan, hainbat eta diru gehiago jasotzen du prostitutak. Gero, haien zerbitzuak, hots, harreman sexualak eusten dizkiote, apartekoa da.
    Dena dela, bi kasu hauetan, prostitutak pertsona babesgabetuak dira, oro har jipoiak eta beste tratu txarrak jasotzen dituzte. Askok droguen mendean bizi dira eta ezinezkoa edo oso zaila egiten zaie mundu horretatik alde egitea.
    Beste aldetik, agentzia baten bidez prostituzioan ari direnak daude. Hauek kalean daudenak baino seguruagoak lan egiten dute. Kasu honetan agentzia bitartekoa da eta diruaren ehuneko bat kobratzen du baina prostituta zein bezeroak desberdinak dira.
    Izan ere, prostitutek nolabaiteko maila kulturala eduki behar dute eta itxura oneko emakuak suposatzen dira. Harreman sexualak edukitzeaz gain, bezeroak konpainia ona eskatzea afari edo festa batera joatera posiblea da. Unibertsitate ikasleak izan ohi dira edo ikasketak amaitu dituzten emakumeek eta diru erraza eta arina nahi dute bizi mailari eusteko, edo zerbait zehatza erosteko….hauek, lehenak baino garestiagoak dira eta oro har ez daude denbora luze negozio honetan.
    Amaitzeko luxuzko prostitutak daude, garestienak. Hauek bere kabuz edo agentzia baten bidez lan egiten dute. Bezeroak dirudunak dira eta oso garestia ordaintzen dituzte prostituta hauen zerbitzuak. Hauek, bere aldetik, oso itxura bikaina eskaintzen diete, beti oso ondo jantzita arropa markadunarekin, aparteko laguntasuna, maila kulturala altua eta gutxienez bi hizkuntza menderatu behar dute. Afariaz eta festaz gainera, bidaiak egitea posiblea da. Bezeroentzat ez dira oporrak, lan bidaiak baizik, baina ez du nahi soilik bidaiatzea eta konpainia ona arazorik gabe edukitzea gustatzen zaio, kasu honetan prostituta bat primeran datorkio.
    Ikus dezakegunez oso mundu zabala da eta denetarik dago barruan. Azkena?…telebistan ikusi nuen. Ez dakit zein hiritan gobernuak nahi zuen prostitutak zergak ordaintzea lanagatik. Zer egingo dute? Bezeroei faktura edo ordainagiri bat ematea gero ogasun publikoan aitortzeko ala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: Ibaizabal Tbren saio berriak

og. Aza 19 , 2009
Ibaizabaltbko sustatzaile diren Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurekin. Abian jarritako internet bitartezko telebistaren egungo nondik norakoak aipatu dizkigute, artean martxan jarri duten “Zortzigarren Kalea” emanaldi berria. Halaber eta Hamaika Bilbo tokiko telebistan partaide diren heinean, haiekiko harremanak etab. kontatu dituzte. solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak