Ikasturte berrian 32.000 ikasle espero dituzte, iaz bezalatsu. Datu esanguratsua da bizi dugun osasun krisia kontutan hartuta. Gaur abitu dute matrikulazio kanpaina Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak Ulibarri euskaltegian aurkeztu du aurtengo matrikulazio kanpaina, gero eta baliabide gehiago jarri nahi dituzte euskara ikastea doakotasun bidean jartzeko. Ikasleen B2 mailara bitarteko doakotasuna sustatzera 3,1 milioi euro bideratuko dira .
EHUn egindako azterlan batean, indize bat definitu dute hiriko espazio berde eta urdinek ematen dituzten hiru ekosistema-zerbitzuren eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak ebaluatzeko eta etorkizuneko plangintza-prozesuetako helburu espezifikoak zehazteko. Bilbon aplikatu dute metodologia, eta, emaitzen arabera, lehentasuna eman behar zaie Abando eta San Frantzisko auzoei. Ibone Ametzaga Garapen iraunkorrari eta […]