ZUTARGI ARTEAN: Dodekafonismoa

schoenbergAinhoa Markinezek dodekafonismoaren proposamena egiten digu irratsaio honetan. Arnold Schoenberg austriar musikagilea dugu mugimendu berrizale eta apurtzaile honen izenik nabarmenena. Schoenbergen musikan bi garai bereizten dira: garai tonala eta garai atonala. Hasieran tonalean jardun ostean, berehala Wagnerrek urratutako bideari jarraitu eta modernismoa muturreraino eraman zuen, dodekafonismoaren bitartez. Musika mota hau entzuten zailagoa zenez, Schoenberg ez zen ulertua izan eta kritika ugari jaso zituen. Irratsaioan Schoenbergen bi garaien joaldiak eskaintzen dira.

Deskargatzeko Zutargi Artean-en irratsaioa, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060303.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Ali Farka Toure eta Toumani Diabate

al. Mar 6 , 2006
Oraingo honetan Mikel Urbeltzek Mali aldera eraman gaitu bertako bi musikari gailenek batera grabatu duten diskoa entzun eta ezagutu dezagun. Ali Farka Toure gitarrajoleak eta Toumani Diabate kora joleak argitara eman berria duten In the Heart of the Moon (Ilargiaren bihotzean) izeneko diskoaz ari gara, noski. Biak ala biak Malikoak […]

Honekin lotuak