Hizpidea magazinean Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barzenarekin mintzatu gara Garoñako zentral nuklearrak 1971n sortu zenetik egungo egunera arte izan duen bilakaeraz. Nolabait esan, zentral onek bere ibilbide luzean —bere tipologian Europako zentral nuklearrik zaharrena da— izan dituen gorabehera, erabilera aldaketa eta kalapita iturri guztien kronologia labur bezain zehatza egin digu Iñaki Barzenak.
Lomce legeak babesturik, EAEko hezkuntza sarean ezarri nahi duten azterketa bidezko ebaluazio sistema aztertu eta eta kritikatu du LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduraduna den Ruben Iglesiasek. Estatuak inposatutako ebaluazio sistema horrek gure hezkuntza ereduari eta, batez ere,gure haurrei dakarzkien kalteak azpimarratu ditu gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160210hizpidearubeniglesias.mp3 Deskargatu hemen