‘Ozta ozta hel du da hamabosta’ horrela iragarri dute 7 katu gaztetxeak  15. Urteurrena.  Zazpi kaleetako gaztetxeak 15 urte beteko ditu eta erreza ez bada izan,  Urtarrilaren 24tik Urtarrilaren 30era egitarau oparoa prestatu dute, datozen egunetarako. Gogoeta eta hausnarketarako tartea izango da. Gaztetxea eta okupazioaren bilakaeraren inguruko solasaldiak abiatuko du […]

1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta hainbat gazte belaunaldiren topaleku bilakatu da gaztetxea urteotan. Ekainaren 21an ekitaldia egin zutean baina orduan esan zuten bezala, udazkenarekin dator ospakizuna. Gaur hasi eta urriaren 23 arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211013_DeustukoGazteLOkala.mp3 […]

Arratsaldeko azken orduan, Bilboko Alde Zaharreko bizilagunek elkarretaratzea egin dute Etxebarrieta anaien plazan, eta komunikatu bat irakurri dute, euren jarrera argi utziz. “Antolaketan eta elkartasunean oinarritutako erantzun zabal eta duin bati esker, faxisten etorrera geldiaraztea lortu dugu”, esan dute, emandako erantzun herrikoia nabarmentzeko. Azkenik, ostiral honetan, maiatzaren 14an, Judith bere […]

2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]

Astika herria Erandion kokatuta baserri multzoa okupatu da,  Auzo okupatuko biztanleek ohartarazi dutenez, Erandioko Udalak eraisten hasteko baimena eman dio Labartain S.L. enpresari. Hori salatzeko, protesta egingo dute urtarrilaren 11n, Erandioko udaletxetik abiatuta. Une honetan zein da egoera, Auzotarrek azpimarratu dutenez, Labartain S.L. enpresak denbora darama auzoko lurrak erosten. Gaineratu […]

Komantxe konpartsako Aritz izan dugu bere konpartsaren berri ematen.Autogestioa eta okupazioa dute ardatz, komantxe egunean Euskal Herriko mugimendu ezberdiniken izandakoak ekarri dizkigu. Autogestiaren garrantziaz eta konpartsan antolatutakoaz mintzatu zaigu. Gaurkoan ipuin kontalaria eta bertso saioa izango dute okupazio mugimenduaren eta autogestioaren aldeko konpartsa honen txosnan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190822_Komantxe.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean abiatuko da OkuTourra Bilboko Gazte asanbladen sareka antolatutako topaketak. Hainbat gai jorratuko dituzte bost saiotan, besteak beste, “okupazio bat burutzeko eman beharreko pausoak edota gune autogestionatu baten beharrezko diren erramintak”. Errondokon, Karmelan, 7Katun eta Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egingo dituzte topaketak. Okupazio mugimenduaren inguruan hausnarketa egin eta zabaldu nahi […]

Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik […]