KIROL ALA ESKIROL? Kolpeak jaso ala eman? Galdera guztiek behar omen dute erantzunik, baina gaurkoan ez ditugu erantzunak hedatuko. Bakoitzak, berea. Pello Gutierrez boxeolari zornotzarra izan da gurean gonbidatu: boxeolari eta psikologian ikerlari, bikote santua. Ane Zabala lankideak Paulino Uzkudun “Urtain” izandakoaren inguruan taularatu duten antzerki-ikuskizuna ekarri digu; Danel Abando […]
kirola
Mendian izan dugu gaurkoan jomuga: udan larre berdeetan korrika eta neguan elurretan, eskietan irristaka. Nahia Quincoces mendexarra izan dugu gonbidatu nagusi eta bere balentriak zabaldu ditugu gaurko saioan; Aerobik irakasleek kirolaren azken kolpeak ekarri dizkigute; Ane Zabalak, 7. artearen damak, “Eddie arranoa” pelikularen berri eman digu; Maite Sarasolaren bertsoa, musika, […]
Kirol zein Eskirol izan, hauixe duzu zure programa. Kirolaren erpinei biribiltasuna aurkitzeko bidean, saio honetan beso-pultsua izan dugu aztergai. Urtzi Bilbao “Hammer” bermeotarra izan da protagonista (txapeldun handia), ezker beso-zuztarraren jabea, baxu-jotzaile heavy-a… Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Ion Garate), eskiroltasunaren dama (Ane Zabala) eta bertsoaren magia (Maite Sarasola) + […]
24. KORRIKA izango dugu aurtengo martxoan, eta ekimen nazionalaren barruak ezagutu ditugu Iraitz Zuluagarekin. Era berean, Plentzia-Gorliz bikoan antolatzen ari diren entrenamendu saioak ezagutu ditugu Zuriñe Karrandirekin. Maite Sarasolaren bertsoak, kazetari naiztarren opari goxoa, musika, Ane Zabala eskirolaren tartea…. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260305_kirol_eskirol_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
Animaliek jaietan duten presentzia astindu dugu gaurkoan. Leioako Animaliekiko Tratu Txarrik Ez plataformako kide den Ruben Belandia elkarrizketatu dugu eta bi astoren ibilerak ezagutu: Platero astoa, Plentziako Isuskitza auzoan; Eo astoa, Cannes jaialdia konkistatu zuena (azken hori Ane Zabalaren ahotan, fikzioaren lurraldetakoa) Kazetari naiztarrak ere bisitan izan ditugu: Ion Garate […]
Espektakulua, ikusgarritasuna, abiada bizia, indarra… NFL zer den ezagutu eta SuperBowl delakoaren aitzakian, Jon Iriondo eta Beñat Romero izan ditugu bisitari, kirolaren Wikipedia beteak. Euskal komunitatea martxan, euskara bizian futbol amerikarrarekin gozatzen ari den herria gara. Gainerakoan, aerobik irakasleak (Aritz Santamaria eta II ker Gurrutxaga), Ane Zabalaren eskiroltasun-gomendioa, Maite Sarasolaren […]
Zelanda Berriak da hitzordu handia, Masterton hirian, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Bertan izango ditugu GURE ardi moztaileak eta artilariak, Joseba Attard gidariarekin batera. Euskal Herriko elkartea, selekzio betea; ikurrinaren berotan beste 28 herrialderekin lehian arituko dira gure ordezkariak ardiei ilea mozteko lanean. Joseba Ugalde lezamarrak kontatu eta kantatu digu esperientziaren […]
Kirolean ere eskirolak ditugu lanean; grebari bizkarra eman eta sistema-enpresa handien aldeko dantzan. Frontoietako egur-kolpearen musika itzalita dugu Bizkaian duela ia urtebete, eta pala-jokalarien egoera izoztu. Iñaki Urrutia palista armintzarra izan da gurean, gaurkotasun eta pasatutako denbora txikiak akordura ekartzen; etorkizun goxoa zain dute gure palistek! Lizitazioaren ebazpenaren zain, monopolioak […]
Kirol zein eskirol, musika eta prosa. Harriari tiraka aritu gara gaurko saioan, eta emakumeek egindako giza probak argitara ekarri. Bizkaiaren zilborrean lanean ari den HARRITI elkartearen berri ekarri digu Alazne Molinuevok, plazaz plaza herriak konkistatzen ari den emakumezko tiralariek osatutako taldea. 500 kiloko harria… zer da ba? Aerobik irakasleak ere […]
Kirolaren gozo eta garratza airean, arraunaren egoera aztertu dugu Eritz Monasterio eta Patxi Egurrolarekin. Arkote eta Elantxobe arraun taldeen egoera ekarri dugu argitara; krisia berbaren ohiartzuna airean. Arraun munduaren iragana, orainaldia eta etorkizunaz mintzo, musika eta prosa lagun, zia eta boga. Kolaboratzaile sarea astindu dugu eta Aerobik irakasle naiztarrak izan […]
