Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k– alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia ordezkatu behar dute, hots, 150.000 lagun inguru. Eneko Bidegainek Ipar Euskal Herria era honetan erakundetzeak eremu guztietan zer suposatuko lukeen azaldu digu Jon Sanchezek egin dion elkarrizketan.
Honekin lotuak
-
2016/04/29
De mica en mica: Pedala i viuràs millor
-
2013/02/04
IBAIZABAL: Lutxanako tunelak
-
2016/05/03
HIZPIDEA: Barack Obama agur esaten hasi da
-
2013/01/18
ASTE HONETAN, ZER?
-
2010/12/01
SOLAS GIROAN: “Okatxu hegal egiten”
-
2011/05/24
IBAIZABAL: Nazioarteko Diru Funtsa