Eneko Gorri ekintzaile eta euskaltzalearekin solastatu da Anje Duhalde gaurkoan. Gaztetatik euskararen inguruko hainbat ekimenetan eta instituzioetan izan duen eskarmentutik, Ipar Euskal Herriaren egoera ondo ezagutzen duen ahotsa dugu Gorri. Egun, hiru herrialdeotan euskarak bizi duen egoteraz eta bera tartean dabilen Plazara kolektiboaren xedeez zein lan egiteko moldeez mintzatu da […]

Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea. Kanpotik datozen turistei zein oporrak etxetik hurbil pasa nahi dituzten euskal herritarrei “Eusko Opor” gutun-azalak erabiltzeko gonbita egin diete. Euskopay aplikazioaren bitartez oporretarako kontu bat ireki eta […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenaren aurrerapena egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera.  Hiru erreportaje izan ditugu hizpide gaurkoan: Ipar Euskal Herriko bake prozesua eta azken urte hauetan egindako ibilbidearen inguruan egindako erreportajeaz aritu da lehenik. 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko hamarkadan sendotu egin dira abertzale eta abertzale ez direnen arteko […]

Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu  jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz […]

Igandeko presidentetzarako lehen itzuliak Frantziako argazki politikoa astindu du. Ekainaren 11ko legebiltzarrerako hauteskundeek bukatuko dira eta ikusi behar nola antolatzen den  Frantziako politikagintza berria. Gaurkoan Mikel Aramendi batu zaigu saiora eta emaitzak aztertu ditugu, argi dagoena Emanuel Macron lehen itzulia irabazi duela, botoen %24 jasota, eta FN Fronte Nazionaleko Marine […]

Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da,  Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]

Jusquauretrait kolektiboa Frantziako gobernuak indarrean ezarri nahi duen lan legearen aurkako mugimendua da eta azken asteotan ekimen asko abiarazi du eta ekintza ugari egin, lan erreforma gupidagabe hori geldiarazteko asmoz. Ipar Euskal Herrian ere izan du oihartzunik mugimenduak eta horren erakusgarri aipa liteke lehengo egunean Miarritzeko autobideko ordainlekua trabatu zutela […]

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleak Bilbon izan dira bisitan, gure historia bertatik bertara ezagutzen eta bide batez Lizeoaren erronkak ere ezagutzeko aukera izan dugu. Nerea Ihintza eta Xole Mariluz irakasleekin solasean izan gara. Bernat Etxepare Lizeoa, Ipar Euskal Herriko Lizeo bakarra da, 400 ikaslek ikasten dute bertan. Datorren […]

Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]