HIZPIDEA: Mozal legearen aurkako mobilizazioak

Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan oinarri harturik, hemengo eta kanpoko segurtasun indarrek jarri dituzten isunak. Berak dioenez, lege honek ez du beste helbururik, eskubide sozialak galtzearen kontra egiten diren herri erantzunak haustea baino. Horregatik, uztailaren lehenean mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, lege honek berez dakartzan kalteak salatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Euskaltzaleen Topagunearen lanaz

az. Eka 29 , 2016
Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]

Honekin lotuak