HIZPIDEA: Errepublikaren urteurrena Nafarroa Garaian

Euskalerria irratiaren esataria dugun Mikel Bujanda lankideak Nafarroa Garaiko kronika egin digu, Hizpidea magazinarekin ostiralero daukan hitzorduari erantzunez. Iragan berria den errepublikaren egunaren urteurrenaren karietara Iruñeko Udalak hartu duen erabakiaren berri eman digu hasieran. Izan ere, Udalak hala erabakita, Conde Rodezno zapaltzailearen omenez izendatutako plazari izena aldatu eta Askatasun Plaza izena ezarri diote, zapaltzaileari barik, zapalduei omen eta gorazarre eginez, orain arte instituzioek guztiz ahantziak izan baitira. Dirudienez, erabakia ez da PP eta UPNko agintarien gogokoa gertatu. Nafarroako Parlamentuaz hitz egitean, banderei egin zaizkien aipamenak ekarri ditu gogora Mikelek. Izan ere, eskuineko parlamentariek berriz ere aurre egin diote ikurrinaren erabilerari, Nafarroaz landako bandera dela argudiaturik. Agintetik ikurrina nafar asko beren kulturarekin lotzen dituen bandera dela erantzun zaie eta, itxura denez, haietako batzuek, beren herrikoa baino, Panamakoa nahiago ote duten aurpegiratu zaie.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Lanaren makroekonomia

al. Api 18 , 2016
Hamabostean behingo hitzorduari erantzunez, Jon Bernat Zubiri ekonomia adituak lan eremuko beste gai bati heldu dio gaurko irratsaioan: lanaren makroekonomia. Eragile ekonomiko ofizialek soldataren bidezko susperraldiaz hitz egiten duten honetan, lanaren prekarietatea ekarri duten faktore nagusien errepasoa egin digu lehenbizi, hortik abiaturik, langileen soldatek arlo makroekonomikoan daukaten eragin zuzena aipatzeko. […]

Honekin lotuak