HIZPIDEA: Tasio Erkiziak aro berriaz hausnarketa egin du ”Bizipenak eta hausnarketak” liburuan

“Bizipenak eta hausnarketak” liburua argitaratu du Tasio Erkiziak ez da historia liburua, ezta biografia bat, bere bizitzako ibilbidean eginiko hausnarketak eta kontaketak bildu ditu. Atzera begirada eta aurrera begira jarri da. Eskarmentu luzea du Tasio Erkiziak politikagintzan, betiere ezker abertzalearen inguruan. Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko kidea izan zen hogei urtez, eta instituzioetan ere aritu izan da: Eusko Legebiltzarreko kide izan zen, eta Bilboko Udalean zinegotzi ibili zen, zazpi urtez. Baina hezkuntza ere ondo ezagutzen du,  Karmelo ikastolan irakasle eta zuzendaria izan da. 1975ean jasandako torturak idatzi ditu. Tortura basatiak egin zizkioten , bederatzigarren egunean eraman zuten  erietxera, konorterik eta pultsurik gabe.Ezker abertzaleak eginiko ibilbidea aztertu eta autokritikarako  tartea ere zabaldu du liburuan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Pentsio sistema propioa bideragarria dela uste dute euskal ekonomistek

al. Ots 6 , 2017
Pentsioen euskal sistema bat egingarria da, bideragarria. Hala uste du euskal ekonomisten gehiengo batek, eta hala esan du Ekonometroa osatzen duten erantzunen bidez. Euskal Ekonomistek Elkargoak lehen ekonomoetroa aurkeztu du, Euskal ekonomialarien % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute. 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra bitartean egindako inkestan 506 […]

Honekin lotuak