Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin diete hiru herriotako ordezkariei, beren lurraldean ahozkotasuna zertan den jakite aldera. Horrezaz gainera, Maiatzaren Lehena gainean dugula eta, ELA sindikatuko idazkari nagusia den Adolfo Muñozengana jo du Argiak eta artikulu luzea idatzi haren adierazpen zorrotzekin. ELAko idazkari nagusiaren iritzian, krisiak jo duen urte gogor hauetan patronalak ederki jakin du legea bere alderantz baliatzen langileen kalterako. Gaur egin digun kolaborazioaren beste atal batean, Lander Arbelaitzek Fernando Mikelarena nafar historialariari egindako elkarrizketa azpimarratu du. Bertan frankismoak Nafarroan Gerra Zibilaren ostean sorrarazitako sufrimendua salatzen du historialariak.
Honekin lotuak
-
2010/06/03
Artayorran baño,yantzan obetó!#52 Ziklox!
-
2007/12/31
OHOZPELAK BALEITU III. Neurria saila II.
-
2016/06/09
ZIENTZIALARI: Biosfera erreserbak
-
2011/11/15
IBAIZABAL: Pentsiodunak borrokan