Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joanes Otsalde Etxexuri —beste hainbat grafiarekin ere ezaguna: besteak beste, Joanes Otxalde, Oxalde eta Jan Batixt Otxalde— (Bidarrai (Nafarroa Beherea), 1814ko irailaren 28a – 1897ko abenduaren 13a). Bertsolaria eta euskal idazlea izan zen. Bidarraiko Mangia etxean jaio zen, mugazain lanean ibili zen, eta Argentinan […]

Balendin Enbeita bertsolaria gaur bezalako egun batez hil zen 1986an, 80 ute zituela. Muxikan sortua, bertso eskolen aitzindaria izan zen Kepa Enbeita Urretxindorraren semea. Bertsolari moduan hiru aldiz jantzi zuen Bizkaiko txapela, gerra aurretik eta ondoren. Bi liburu utzi zizkigun: Bizitzaren joanean eta Nere apurra. Bere seme Jonen eskutik, Balendinen […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28an hasiko da, Urdulizen, eta abenduaren 20an bukatuko da Bilbon, Bilbao Arena azken urteotako agertokian barik, Casilla kiroldegian, Bertsozale Elkarteak gaur Bilbon egindako ekitaldi batean azaldu duenez. Ainhoa Markinez batu zaigu irratira txapelketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa egitura berritu egin dute antolatzaileek, eta finalaurrekoak […]

Bertsozaleek egutegian gorriz borobildutako data dute bihar: Balkoitik balkoira bertso saioa Algortako Portu Zaharrean iluntzeko 21:30ean. Zehazki, Etxetxu plazan izango da saioa. Bertan izango dira Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariak. Beñat Vidalek kontatu digu bertsolariak gai librean arituko direla, eta umorea ere presente izango dela. Azaldu du, lehen aldiz […]

Urteroko zita du Deustuk AFERAK bertso-dinamikarekin, Elorri bertso-eskolak antolatutako dinamika da eta bihar emango diote hasiera. Maite Sarasola bertsolari eta bertso-eskolako irakasleak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aurten berrikuntza batekin dator dinamika, izan ere, lehiaketa moduan egingo duten lehen aldia da eta finalean saio bakoitzeko onenek abestuko dute. Maitek azaldu digu […]

Otsailaren 23an Algortako Aizebarri  kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso mundura egin du salto eta Bertsopentsioen I. Bertso Jarraien Lehiaketa antolatu du, eta Maite Aristegik kontatu dizkigu xehetasunak. Parte hartzeko baldintzak errazak dira: 60 urte gorako edozeinek hartu dezake parte, eta 3 eta 6 bertso bitarte idatzi behar dira doinu eta neurri librean. Bertsoak bidaltzeko […]