HIZPIDEA: Lau bandera beltz Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean

Ekologistak Martxan taldeak gure kostaldearen kutsadura maila handia eta bertan egiten diren lur kudeaketa txarrak agerian uzten dituen txostena plazaratu berri du. Talde ekologista honetako partaide den Josu Larrinagak txostenaren laburpena egin digu, Bizkaiko Muskiz, Laga eta Laida hondartzei eta Gipuzkoako Oribarzar hondartzari eta Oriako itsasadarrari bandera beltz bana zergatik ezarri dieten adieraziz. Industriaren kutsadura eta isurketa neurriz gainekoak eta larregizko urbanizazioa dira, Josuren ustez, gure kostaldeak pairatzen dituen gaitzik larrienak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Grabitazio uhinak

og. Eka 16 , 2016
Susmoa zuten zientzialariek, susmo ona, izan bazirela. Urteak eta urteak eman dituzte susmo hori egiaztatu nahian eta azkenean baieztapena etorri zaie: Albert Einsteinek orain dela ehun urte iragarritako grabitazio uhinak atzeman dituzte. Zehazki esatearren, 2015eko irailaren 14an aurkitu zituzten LIGO proiektuko bi detektatzaileek. Berebiziko garrantzia duen aurkikuntza da, zientzialarien esanetan, […]

Honekin lotuak