Bilboko jaialdiaren 68. edizioa azaroaren 20tik 27ra egingo da. Ramon Bareak eta István Szabók Ohorezko Mikeldiak jasoko dituzte, eta Bertoko Begiradak atalak lau saio eskainiko ditu. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 68. edizioko egitaraua aurkeztu du. Azaroaren 20tik 27ra egingo da, eta 49 film labur lehiatuko dira sail ofizialean, jasotako 3.300 proposamen baino gehiagoren artean hautatuta. Euskal ekoizpenaren presentzia handitzea, dokumentalgile ezagunen azken lanak eta sortzaile berrientzako laguntza programak izango dira aurtengo ardatzetako batzuk. Joseba Lopezortega jaialdiko zuzendariak eta Cristina Ezquerra jarduneko idazkari nagusiak Bilboko udaletxean eman dute programazioaren berri. Arriaga antzokiak berriro hartuko du nazioarteko lehiaketa, proiekzio eta soinu baliabideak berritu ondoren. Sail ofizialeko lanak azaroaren 21etik 26ra emango dituzte, zortzi saiotan; guztiek Estatu mailako estreinaldia izango dute Bilbon.
ZINEBIk 49 film labur bilduko ditu lehiaketan, eta euskal zinemaren presentzia zabalduko du
