Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230912_ekologistak%20martxan.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaur #Artxanda|n planeatuta dagoen zabortegiaren kontrako mozioa defendatuko dute Bilboko Osoko Bilkuran. Kanpoaldean protesta deitu dute ekologista taldeak eta hainbat elkarteek.  Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandan zabortegi berri bat irekitzeko Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako planaren aurka aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Bilboko udalbatzak datorren ostegunean, martxoak 30.Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek […]

Datorren astelehenean, otsailak 6, 3 urte beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Bi langile, Joaquin eta Alberto, hil ziren eta Euskal Herriko ingurumen luizirik handiena eragin zuen hondamendia izan zen. Ekologistak Martxan erakunde ekologistak uste du oraindik ere beharrezkoa dela hondakinei eta horien kudeaketari buruz hitz egiten jarraitzea.Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko […]

Pagasarri Bilbon dugun mendia da.  Bilboko herritarrek gehien bisitatzen duten mendia eta, ziurrenik, gehien maite dutena. Baina Bilboko hiri handiarekiko hurbiltasun beragatik, Pagasarriko mendigunea azpiegitura ugari igarotzeko erabiltzen da (errepideak, autobideak, linea elektrikoak, Artigasko zabortegia), bertako baliabideak erabilak izan dira (zortzi harrobi, horietako bat gaur egun ustiatzen ari dena) eta […]

COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  […]

Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak elektrizitate tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute ostegunerako, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan, eta ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin. Deitzaileek ohartarazi dute elektrizitatearen eta beste energia batzuen azken hilabeteotako prezio igoera etengabeak «gizarte osoari» eragiten […]

Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta ibiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza […]

Bilboko Auzo elkarteen federazioak eta ekologistak Martxanek  elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Iberdrola Dorrearen aurrean, egunez egun marka historikoak hausten dituen argindarraren tarifaren igoeraren aurka. Deitzaileen ustez, beharrezkoa da sektorearen jabetza eta kontrol publikoa, baita subiranotasun energetikoa eraikitzea ere. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210917_argindarrarenprotesta.mp3 Deskargatu hemen.

Talde ekologistek eta auzo elkarteen federazioak manifestu bateratu bat sinatu dute, Artxandan egin beharreko jarduerei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta irekia eskatzeko. Izan ere, Bilbo, Erandio eta Sondikako udalek duela gutxi Artxandarako  Aktibazio Plana deiturikoa aurkeztu zuten. eremu horretan, eta beharrezkotzat jotzen dute. Juan Payalesek azaldu digun moduan prentsaren bitartez jakin […]

Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]