IRRATIA.COM #162: Sahararen aldeko musika librea eta albiste digitalak Teknoflash saioan

SAHARAMusikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu dugu irrati emankizuna. Saharan hasi, eta bestelako doinuekin jarraitzeko, Durangoko azokaren atarian.

Musikarekin jarraitu dugu, Mikel Laboari Bi kate bertsio berezia eskaintzeko, BAP! taldearena. Eta gero eitb.com eta bereziki ETBko albistegietako tarte berezi bat ezagutu dugu Iñaki Olano kazetariaren eskutik: Teknoflash
Luze aritu gara albiste digitalak, kultura digitalaz, teknologia berriak eta hedabide zaharretaz. Eta saio honek zein besteek zelan bat egiten dute sare sozialetan.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Ruper Ordorika eta Oier Guillan

al. Aza 30 , 2009
Gaurkoan Ruper Ordorika hurbildu da gurera, New Yorken grabatu ditu Ruper Ordorikak lan berriko kantuak uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikarien laguntzaz eta Donostiako Elkar estudioan egin ditu nahasketak Jean Phocas teknikariarekin. Oier Guillanekin batera ‘Eskuen sustriak’ poema bilduma ezagutu dugu. Poema intimoak nahiz kolektiboak batzen […]

Honekin lotuak