Panamako paperak direlakoak agertu direla eta, hedabideak jo eta ke ari dira ingelesezko izen hau zabaltzen. Joseba Barandiaran ekonomia adituak esan digunaren arabera, herrialde bateko kostaldeaz harago, atzerriko nonbaiteko lekuan sortzen den enpresa da, gehienetan jatorrizko herrialdeko zerga sistema baztertzea helburu duena. Abaguneaz baliaturik, Josebak zehatz-mehatz adierazi digu zein izaten den enpresa hauen prozedura eta norbanakoek zergatik sortzen dituzten gezurrezko enpresak zergak saiheste aldera. Saioaren amaiera aldean, jarduera honek, zilegizkoa eta legezkoa izanagatik ere, zabaldu beharko lukeen eztabaida etikoaz aritu da gure kolaboratzailea.
HIZPIDEA: Offshore enpresak zer diren
