Bilbo Hiria irratiak eta EHAZE elkartek elkarlanean egindako saioa da. Arte eszenikoei eskainitako saioa. Antzerkia eta dantza, sorkuntza eta erakustaldi bezala. Profesionalak eta herritarrak. Zabalkunde saioa izateko asmoa du. Astero gai baten bueltan arituko gara. Areto handietan eskaintzen den lanez gain, herritarren esku dagoen sormena izango da protagonista. Antzerkiak badu herritar kutsutik asko. Euskal Herriko txoko askotan antzerkian herrian lantzen da, amateur gisa. Horregatik Euskal Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean eginiko saioa izango da.
Lehenengo saioa honetan Toberak ezagutu ditugu, jatorria, esanahia, pertsonaiak, historia… Jaime Valverde izan dugu bide lagun. Herri antzerki satirikoa da tobera, erdi aroko tradiziotik datorrena eta gaur egun Ipar Euskal Herriko zenbait herritan oraindik mantentzen dena.
Deskargatu hemen.