AGERRALDI BAKARRA: Karramarro eta Francoren bilobari gutuna antzezlanetan barrena

Gaurko saioan Jaime Valverdek bi antzezlan ekarri dizkigu. Francoren bilobari gutuna memoria kolektiboaren collage handia dela aipatu digu eta frankismo eta nazismoaren traumari aurre egiteko katarsi kolektiboa. Antzezlanaren estrukturari dagokionez narratibotasun handikoa iruditu zaio, tonu sotila tempoa, neurria, kontaketen erritmoa goraipatu ditu. Bestetik Dxusturi teatrok estreinatu berri duen Karramarro antzezlana aurkeztu digu. Eneritz Artetxe aktoreak jokatutako bakarrizketa dugu. Clown ukituarekin hondartzara doan emakume baten historia kontatzen digu, inposatutako estereotipotik kanpo dagoen emakume karramarroa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Haurrek pairatzen duten indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Bilgune feministak

ol. Aza 25 , 2016
Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]

Honekin lotuak