AGERRALDI BAKARRA: Zer da Libertimendua?

Gaurko saioan Libertimendua zer den ezagutu dugu Jaime Valverderen eskutik. Inaute igandetan Baxe Nafarroan ospatu ohi da Libertimendua. Dirudienez 80ko hamarkadara arte egiten zen; ondoren, Atton Lukuren ekimenez berriz egiten hasi zen 1996an. Santibate eguna: neguaren errituala, iluntzean, xerriki eske, festa, kanta, etab. Libertimendua udaberriaren errituala da, zirtzilen jokoa, bertsolariak eta bolantak. Antton Lukuk Pamiela argitaletxearekin argitaratuta Libertitzeaz liburuan barna eraman gaitu Jaime Valverdek. Jokoan  zirtzilak, bertsolariak, bolantak, antzerkia  bertsolaritza- dantza… Libertimenduaren bidez gazteek bizitza politikoan subjektu izateko eskubidea aldarrikatu eta eskuratzen dute. Ailegatu diren munduaren arauak, beraiek aukeratu ez dituztenak, sinbolikoki erasotzeko abagunea izaten dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Eguzki eta ilargia

ig. Mai 21 , 2017
Gaur Lur haserre etorri da irratira atzo oso goiz bidali zutelako ohera. Amamak gaua eta egunaren arteko ezberdinasuna azalduko dio. Zu zein ordutan joaten Zara ohera? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/08-gaurezdagoeskolarik-eguzkiaetailargia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak