Katalina de Erauso pastoralak izen bereko emakumearen istorioa kontatzen du, XVI. mendean girotua. Donostiako komentutik ihes egin zuen, emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Emakume baten historia eta borroka da. Jaime Valverdek EHAEZ elkarteko kideak gaurkoa hizpide izan du. Baionan ekainean estreinatu zen pastorala, ez ohiko lana izan da. Pastorala Maite Berrogainek idatzi zuen, 2008an, eta duela hiru urte hasi ziren prestatzen. Orduan, elkartea sortu, eta lantaldetan banatu ziren. 150 pertsonak parte hartu dute antolatzaile, antzezle, musikari, dantzari eta bestelakoen artean. Pastoral femeninotzat hartu dute askok, subjektua, idazlea eta errejentak emakumezkoak dira.
Deskargatu hemen.