#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak.
Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria izan da, solasaldi tekno/sozial/kultural mamitsua egin dugulakoan.
2009koak errepasatu eta 2010erako nondik norakoak aurrikusten ere egin dugu gure ahalegina, Joxe Rojas, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Next Post
IBAIZABAL: 7 Katu gaztetxearen 3. urtemuga
ar. Urt 12 , 2010
Hilaren 13an ospatzen hasiko dena. Bilboko 7 Kaleetako Gaztetxearen historia gorabeheratsua kontatu digu Gaztetxe horretako Arkaitzek: hiru urteetan lau desalojo. Baina gazteek jarraitu egiten dute Solokoetxe Eskilaretako toki horretan, ilusio handiarekin eta mota askotariko ekitaldiak burutzen. Asteazkenetik larunbata bitartean, zinema, antzerkia, musika, eztabaida, jokuak etabar luze bat egingo dituzte Gaztetxean […]
Honekin lotuak
-
2013/05/22
IBAIZABAL: Euskal Emakumeak XX. mendean
-
2013/06/06
IBAIZABAL: Bilboko Kronika
-
2010/11/22
IBAIZABAL: Zinebi 52