Urte honetako lehenengo Piperpolisen musika izan da protagonista nagusia. Musika mota ezberdin bi, gainera. Batetik, bikote akustiko bizkaitarra den Hutsa taldekideekin hitz egin dugu. Haiek definitzen duten bezala, kafearekin batera lasai gozatzeko musika egiten dute. Gurekin taldeko ahotsa eta melodien sortzailea den Maria izan dugu proeiktuaz berbetan.
Bestetik, Rap Herria diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Euskarazko hip-hopak gero eta leku nabarmenagoa badu ere, oraindik ez dago horren hedatuta. Info zazpi irratiak musika mota hau zabaltzeko asmotan rap abesti bilduma hau kaleratu du.