IBAIZABAL: 7 Katu gaztetxearen 3. urtemuga

7KATUHilaren 13an ospatzen hasiko dena. Bilboko 7 Kaleetako Gaztetxearen historia gorabeheratsua kontatu digu Gaztetxe horretako Arkaitzek: hiru urteetan lau desalojo. Baina gazteek jarraitu egiten dute Solokoetxe Eskilaretako toki horretan, ilusio handiarekin eta mota askotariko ekitaldiak burutzen. Asteazkenetik larunbata bitartean, zinema, antzerkia, musika, eztabaida, jokuak etabar luze bat egingo dituzte Gaztetxean zein 7 Kaleetan.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Sister Rosetta Tharpe

og. Urt 14 , 2010
Monografiko berria paratu digu Pedro Elias Igartuak aste honetarako, osorik egin ez badugu ere. Sister Rosetta Tharpe kantari eta gitarrajole bikainaren historia ezagutzen hasi gara eta, bidenabar, 1938ra arte egin zituen grabazio gailenak ere entzuteko parada izan dugu. Hurrengo astean jarraitzekotan gelditu da Pedro. Horrezaz gain, irratsaioaren lehenbiziko atalean honako […]

Honekin lotuak