Bizkaiko zahar etxetako langileak lan gatazka luze batean murgilduta daude, Bizkaiko zahar etxeetan egoiliar dauden pertsonen senitartekoek Babestu elkartea eratu berri dute. Adinekoei ematen zaien arretaren kalitateari buruzko gogoeta berehala martxan jartzeko eskatu dute .Prozesu horretan beharginen lan baldintzak hobetzeko ere eskatu dute. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste dute. Elkarteak datozen hilabeteetan hiru ekimen jarriko ditu martxan, egoitzen enpresa kudeatzaileei eskaera egingo diete greba egunetan egin ez diren edo gaizki egin diren zerbitzuen dirua itzultzeko. Eusko legebiltzarrean herri ekimen bat aurkeztuko dute zahar egoitzen funtzionamendua arautzen duen lege aldatzeko.
Deskargatu hemen.