Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtzera deitu ditu herritarrak. Aipatu dute euskarak eta euskal komunitateak izan dituela lehenago ere larrialdi gorriko uneak eta aldi bakoitzean euskaltzaleen eskutik etorri dela Pizkundea. Sarrerak urriaren 16n egongo dira eskuragarri pizkundea.eus webgunean.
Gaur goizean Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an egingo duen ekitaldia aurkeztu du. Bilboko Bilbao Arenan milaka euskaltzale biltzeko eta euskararen etorkizunaren aldeko pizkunde berri bat sustatzeko asmoa agertu du Kontseiluak. Prentsaren aurregan egindako agerraldian gogorarazi dute duela urtebete ohartarazi zutela euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta ordutik egoerak okerrera egin duela: […]