EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea eta Arabako gazte euskaldunek eginiko topaketak.
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Kazetariak. Bi lege aipatu dizkigu, batetik 2003ko Ikurren Legea bertan behera uzteko proposamena. Astelehenean hitzartu zuten lau alderdiek legea indargabetzea eta lege berria egiteko parte-hartze prozesu zabala abiatzea. Bestetik euskarari dagokionez, zonalde ez euskaldunetik eremu mistora pasatzeko eskariak eginak dituzten Nafarroako 11 udali eta […]