Aste honetan Facebookeko zerbitzuetan egin diren hainbat aldaketa komentatzen ditugu, Pokemon Goko bigarren etorpena aurreikusten dugu eta MasMovileko azken hanka sartzea komentatzen dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena.
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Euskaltzaindiak eta Hekimenek bihar “Euskal hedabideak, itun bila”jardunaldia antolatu dute. Alberto Barandiaran izan da gurean Herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteko zuzendaria. Itun hitzak […]