11 Ispilu: Smells Like Teen Spirit

Nirvana taldearen lehenengo hit-a izan zen Smells Like Teen Spirit, eta esango genuke euren ibilbide osoko abestirik arrakastatsua ere izan zela.  Gaur jorratu dugun kantua, 1991ko Nevermind diskoaren lehenengoa izan zen. Taldeko hiru kideek (Kurt Cobainek, Krist Novoselicek, eta Dave Grohlek) sortua eta Butch Vigek ekoiztua. Ezusteko arrakasta izan zen, eta taldea mundu mailako izar bihurtu zuen. Kritikariek ere txalotu zuten, eta “nerabe apatikoen ereserkia” deitu zioten. Gaurkoan Patti Smith, Paul Anka, One Ok Rock, The Bad Plus eta Tori Amos izan ditugu abesti honen bertsiolari.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Kaliforniako euskal prentsa

al. Ots 27 , 2017
Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta […]

Honekin lotuak