Gaur, 11 Ispilu bertsio saioan Michael Jacksonen Billie Jean kantuaren bertsioak entzungo ditugu. 1982an kaleratutako Thiller album famatuan ageri zen Jacksonek berak idatzi eta Quincy Jonesek ekoitzitako hit dantzagarri hau. Honen bertsioak egin dituztenen artean, Chris Cornell, PATAX edo Hazurbaltzak aipa ditzakegu, besteak beste.
Bihar izango da, hilak 25 goizeko 11etan, Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Biharkoan, Asier Altunaren hiru labumetrai izango dira ikusgai: “Artalde”, “Txotx” eta “Zela trovek” (Belarra mozten). Gero, Asier Altunarekin berarekin hitz egiteko parada izango dute ikusleek, Iraia Biterik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solasiraiabiterizinetxokoa.mp3 Deskargatu hemen