Pilt taldea Rafa Rueda, ahotsa eta gitarra, David González, baxua, Aitor Abio, teklatuak eta Xanpe, bateria. Bueltan da taldea, aurreko urtean kantu pare bat aurreratu ondoren, 2024ko abenduan sei kantuz osatutako Balak Airean lana argitaratu dute. 1995ean argitaratu zuten lehenengo lana eta azken diskoa duela 20 urte atera zuten. Alabaina, […]

Bilboko Kafe Antzokia proiektu baten amaieraren testigu izango da gaur: Anonyme Popular proiektuak bere azken ikuskizuna eskainiko du. Iluntzeko 21:20etan izango da kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Igor Elortza eta Rafa Rueda izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta kontatu digute lagun artean ospatzeko festa izango dela gaurkoa. Proiektuak amaiera data bazuela […]

Duela 20 urte jaio zen New Yorken Munduari Begiratzeko proiektuaren hazia. Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Medizabalek eta Mikel Valverdek euskal kultura eta euskara beste kontinente batera eraman zuten; euskal poesia, kantagintza, rock alternatiboa eta zinema mundura zabalduz. Hogei urte geroago, proiektu hura berreskuratu eta emanaldia eskainiko […]

Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak The White Stripes taldea izan du hizpide, 1997an Detroit hirian sortu eta 2011n desegin zen. Jack White eta Meg White musikariek osatzen zuten. Bere lehen abestiak argitaratu eta estudioko bi disko grabatu ondoren, 60ko hamarkadako garage rockaren berpiztearen parte izan ziren, bere soinu fideltasun txikiagatik […]

Gaurkoan Peter Gabriel kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Peter Brian Gabriel Ingalaterran jaio zen, Peter Gabriel ezizenez ezagunagoa, kantautore eta rock-ekoizle britainiarra da.Genesis rock progresiboko taldeko abeslari nagusi eta txirulariak sortu zuen talde hau, Tony Banks, Anthony Phillips eta Mike Rutherford taldekideekin batera. Bakarka ibilbide oparoa izan du ere. […]

Bob Dylan kantaria hautatu du gaurkoan Rafa Ruedak bertsioetan sakontzeko. 60 hamarkadako kantua ekarri digu. Sasoi hartan lantzen zebilen blues rock estiloarekin bat dator kantua. Garai hartan kontra kultura definitu zen kantu edo estiloan kokatzen den kantua dugu.  “Maggie ‘s Farm” Bob Dylanek idatzitako abestia da, Bringing It All Back […]

Gaurko kantuaren egilea pianori lotuta ezagutu dugu, Billy Joel. Billy Joel estatubatuar rock-musikagile eta kantaria da.  Pianoko ariketek aspertu egiten zuten, eta oso gazterik hasi zen, ikasten ari zelako itxurak eginez, klasikoen erara musika egiten. “Just the Way You Are”  Billy Joel abeslari estatubatuarraren abesti bat da, The Stranger albumekoa. […]

60 hamarkadan kokatu gara gaurkoan, musikal baterako eginiko kantua hautatu dugu. Kantuaren egilea Anthony Newley dugu, aktore eta kantari Britainiarra. Newleyk ibilbide arrakastatsua izan zuen pop musikako abeslari gisa, 1959ko maiatzean “I ‘ve Waited So Long” abestiarekin hasi zena, zerrenda britainiarren artean hirugarrena, “Idol On Parade” ren soinu-bandan parte hartzeari […]