EUSKARA JENDEA: Kaliforniako euskal prentsa

Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta Europan ere bazuena. Euskal kazetaritzaren agerkari aitzindari horiei buruz solastu gara gaurkoan Xamarrekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Hiria irratia, hogei urte euskaraz uhinetan (naiz.eus)

al. Ots 27 , 2017
Bilbo omen da euskaldun gehien dituen Euskal Herriko hiria. Horiek guztiek euskarazko hedabide bat edukitzea merezi zutela iritzi zion duela hogei urte Zenbat Gara euskaltzale elkarteak, eta Bilbo Hiria Irratia jarri zuen martxan. Izan ditu gorabeherak bi hamarkada hauetan, baina osasuntsu dago gaur egun, eta hor eusten dio ia erabat […]

Honekin lotuak