Emakume langilearen eguna igaro berritan, gomutara ekarri dugu emakume langile, ausart, aurrekari eta errepresaliatu bat. Bilboko lehenengo kazetarietakoa izan zen eta larrutik ordaindu zuen. Juana Mir Garcia jaio zen mundura, eta Juanita Mir sinatzen zituen bere idazkiak. 1937ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten, Larrinagako kartzelako horma baten aurrean.
Gaur ere saio monografikoarekin gatoz, 90eko hamarkadara eramango gaituena: LATZEN! ( Iker Mtnez de Zuazo, Gorka Lazkano, Aitor Uriarte eta Joxemari Azpitarte) 90eko heavy metalaren loraldian, ezinbesteko erreferentzia Oñatiko konboa Su Ta Gar taldeagaz batera. Gure gaurko errepertorioetan klasikoa den “Laztana” baladaren egileak.” Kontzientzia ala Infernua” (Oihuka,1995) eta Ardi Larruz(Oihuka,1998) […]