Elkartasuna era askotan adieraz daiteke eta musika ere bide horietako bat izan daiteke. Hedabideek zabaldu dutenaren arabera, Haitiko jendeak ez omen dio kantatzeari utzi, bere habitataren suntsipena gorabehera. Pedrok gaurkoan Haitiko musikariek sorturiko musika ederra eman nahi izan digu ezagutzera elkartasunezko keinu gisara. “Meringué”, “Calypso” eta “Compas” doinu alai eta dantzagarriak, bertako musikari hoberenak emanak: Mini All Stars, Boukan Ginen, Simbi eta Toto Bissainthé. Horrezaz gain, Grezian barrena ere ibili gara”Rembetika”-ren maisu dugun Vassilis Tsitsanisen hiru kanta entzuten, eta Patsy Cline countryaren dama, Alí Farka Touré eta Toumani Diabaté maliarrak eta Ruper Ordorika bere azken diskoarekin izan ditugu, besteak beste.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.