IBAIZABAL: Herri Oboek eta Larrain dantza topaketa larunbatean Areatzan

Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera eskainita. Lekuko aldaketaren ekitaldia bukatutakoan, Zazpikaleetan barrena abiatuko da kalejira, gaitero talde ezberdinek eta Mairuek Gaztediko Erraldoiek girotuta. Arratsaldean, ostera, gaiteroek erakustaldia egingo da 18:00etan Santiago Plazan eta talde bakoitzak 10 minutuko emanaldia eskainiko du. Ondoren, 19:30 inguruan, Areatzarako bidea hartuko dute, bertan leku egingo baitiote gaiteroek VII. Larrain Dantza Topaketari.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Langile-mugimenduak aukerak sustatu eta bultzatu ditu historian zehar

og. Eka 8 , 2017
Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak  ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria.  Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]

Honekin lotuak