Ekainaren 23tik 27ra bitartean, Bilboko kaleak dantzaren agertoki bihurtuko dira beste behin Lekuz Leku jaialdiaren eskutik. Hiri-inguruneetako dantzari eskainitako nazioarteko jaialdiak 22. edizioa ospatuko du aurten, eta nobedade nagusi batekin dator: “Noraezak / Nire ibilera, gure dantza” izeneko proiektu komunitarioa. Herritarrak izango dira protagonista, Bilbo oinez eta beste erritmo batean […]

Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez […]

Aurreko saioan dantza aipatu genuen eta oraingoan indar handiz ekarri dugu gai hori. Aste honetan gurekin: Jaiotz Osa. Osa Mujika konpainiako dantzari eta koreografoak, bere ibilbidea azaltzeaz gain, musikarekin duen lotura argi utzi digu eta hainbat gomendio ekarri dizkigu. Beharrezkoa duela kontatu digu, istorioak kontatzeko. Emanaldi mota hauetara ohituta ez […]

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketaren  hirugarren edizioa egingo da Seguran, ekainaren 27tik 29ra. Bertan, Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute dantza tradizionalaren belaunaldi arteko erreleboaz hausnartzeko eta komunitate sentimendua indartzeko. Topaketarako izen-ematea otsailaren 24tik martxoaren 21era egongo da zabalik. Informazio […]

Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]

Laura Penagos aktore eta sortzaile kolonbiarra dugu gurean. Antzerkiaz eta dantza berba egingo dugu berarekin. Bira kulturgunean astelehenero dantza ikastaroa emango du, Euskaraz, dantza mintza eta mintza eta dantza. Bestetik taularatzen dabilen antzezlana izan dugu mintzagai. “Putaren bakarrizketa eroetxean” Fran Karrame eta Dari Foren testua taularatu du, Xabi martinez de […]

Jada abian da Nazioarteko Dantza Jaialdiaren 25. edizioa. La Fundiciónek antolatzen du eta Marian Etxebarria antolatzaileetako bat izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu atzoko aurkezpenean Dantzaldiaren babesleak egon zirela eta oso egun polita izan zela. Argitu da sarrerak dantzaldia.org webgunean eskuratu daitezkela eta programazioaren xehetasun gehiago ere kontatu […]

Asteburu honetan La fundición aretoa Natxo Montero dantzariak Laia Cabrerarekin batera Barbecho ikuskizuna eskainiko dute. 10 urte dira sortu zutela , estreinaldia izan zen leku berean eskainiko dute Deustun kokatuta dagoen La Fundicion aretoan. Natxorekin luze hitz egiteko aukera izan dugu, izan ere pieza sorkuntza prozesuen inguruan dihardu, sortzaileak hartu […]

ZINETIKA Jaialdiaren VIII. edizioa Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo da. Jaialdiak bideo-dantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gaiaren inguruko tailerrak jasotzen ditu. Iazko harrera bikainaren ondoren, bi saio emango dira Bilbon,  koreografoa eta jaialdiaren zuzendaria den Laida Aldazek komisariatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231201_laida.mp3 Deskargatu hemen.

Arriaga Antzokian estreinaldia izango da bihar Osteguna.  Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia igoko dira agertokira Tierra de Nadie (Inorena ez den lurra)  dantza ikuskizuna estreinatuko dute, Guerrerok berak zuzendutako piezan. Horiekin batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla arduratuko dira bi dantzariei zuzeneko ahotsarekin eta musikarekin laguntzeaz. Dantza,ahots eta […]