11 ISPILU: Da Ya Think I’m Sexy? (Rod Stewart)

Rod Stewart abeslari ingelesak sortutako disco doinua da Da Ya Think I’m Sexy? kantua. Bere ile tenteak, sudur luzea eta ahots latzagatik ezaguna den Stewart 1945ean sortu zen Londresen, eta gaztetatik Ronnie Wood gitarra jolearen laguna izanik, harekin batera ibili zen Jeff Beck-en Yarbirds osteko taldean. 1971an bakarlari moduan hasi zen, Woodekin Faces taldean jarraitu bitartean. Gaurko kantuak arrakasta handia izan zuen, Jorge Ben brasildarraren Taj Mahal kantuaren doinua hartu zuen, baita Bobby Womack-en Put Something Down On It abestiaren soka moldaketak ere. Gaurko bertsiolariak Triggerfinger & Little Trouble Kids, Tim Snider, Frankie Goes to Hollywood, Cassandra Beck eta Revolting Cocks izan dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #226: Apple berriak: iMac Pro, iPad Homepod...

al. Eka 12 , 2017
Aste honetan WWDC bilkuran izan diren software berrikuntzak aztertu ditugu,  iMac Pro eta iPad Pro berriak komentatu ditugu, Homepod-en ezaugarriak ezagutu eta zeharkako zuntza zer den azaldu dugu, kamara aurrean egin dugun hirugarren saioan. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean226.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak