Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. Ez dira ados jartzen. Aste honetan gainera, Mahai eta Eledunen batzarrean adierazpen bat onartu zuen Geroa Baik, UPN eta PPren babesari esker. Adierazpen horretan jaso zuten, Espainiak Nafarroako korridorean hitzarmena adosteko borondatearen garrantzia. Bestetik asteburuan egingo diren herri galdeketak izan ditugu mintzagai. Sakanako, Bortzirietako, Imotz-Basaburuako eta Mendialdeko 24 herrietako herritarrek izango dute estatus politikoari buruz erabakitzeko eskubidea, Gure Esku Dago ekimenari esker.
Deskargatu hemen.