Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. […]
herri galdeketak
Ekainaren 10ean hitzordu garrantzitsua du Gure Esku Dagok Bilbon; “inoiz ikusi gabeko galdera ikur erraldoia” osatuko dute hara joango diren herritarrek, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, “erabakitzeko prest” daudela aldarrikatzeko. Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko bozeramaile izan da gurean. Larunbateko ekitaldia “beste mugarri bat” izango da adierazia du. Demokrazian sakontzen […]
Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko […]
Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen antolatu dituzte maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak. Emaitzen berri eman digu Irantzu Sagarminaga Hiruka agerkariko kazetariak, “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko, Uribe Kostako sei herri horietako 25.512 herritar egon dira botoa ematera deituak, eta 5.007 lagunek bozkatu […]