Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. […]