BertsoTruk desafioa ALGARAn

Bertso eta triki eguna izanik, gaur ALGARAn 13:00etan Bertso Truk ekimena izango dugu, Bortziriak, Urretxu-Zumarraga eta Bilboko Potojorran eskolaren arteko desafioa. Antton Fernandez, Eneko Fernandez eta Joseba Barandiaran Bilbo Hiriaren estudio ibiltarian izan dira ekimen hau azaltzeko. BertsoTruk bertso eskolen arteko topaketak bideratzeko ekimena da, euren arteko desafioak edo lehiak antolatuz. Urte osoan 22 bertso eskolak hartu dute parte eta, lehia baztertu gabe, lagun arteko egun pasa moduan planteatu dutela esan digu Potojorran-eko Joseba Barandiaranek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ziburuko kaskarotenea ikastolaren nondik norakoak ALGARAn

ol. Abu 25 , 2017
ALGARA konpartsak Ipar Euskal Herriari eskaintzen dion egunean Adur Larrea eta Xabirekin Kaskarotenea ikastolaz jardun gara. Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola da. Bi urte daramate bertan eta hirugarrena hasteko moduan izan badira, zailtasunak zailtasun. Dena dela ikastola honen ibilbidea ez da batere erraza izaten ari, lurrekin zailtasunak dituzte, espazioarekin…  Ikastolaren ibilbideaz […]

Honekin lotuak