Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean politikari ugari bildu zen Arriaga barruan. Festa eztanda egin aurretik izan genuen haien hitzak jasotzeko aukera. Bilboko jaietako eta berdintasun saileko zinegotziak Itziar Urtasunek herritar ororentzako egitarau antolatu dutela aipatu zigun. Arnaldo Otegik Bilboko Aste Nagusiaren eredua goraipatu zigun. Itsaso Atutxarentzat su artifizialak dira Aste Nagusiko izarrak eta Pili Zabalarentzat lehen aldia zen.
Aurten ere alkoholaren kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Euren helburu nagusia Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objetiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, aurreko urteetan bezala, alkohola hartzearen faseak azaltzen dituen gida txiki bat eskainiko dute. Gida […]